1. aretoa: ANTIGOALEKO GAUZEN Erakusketak

0. solairuko 200 m2-ko aretoan, antigoaleko gauzen edo gai historiko kultural interesgarrien bildumen erakusketak daude ikusgai. Seina hileko 2 erakusketa antolatzen dira urtean.

ORAINGO ERAKUSKETA

MUNDUKO KAFE-MAKINAK

Kepa Aperibaiaren bilduma

2024ko otsailaren 23tik, irailaren 15ra bitartean

KEPA APERRIBAI basauriar zornotzarrak 250 ale baino gehiago Urduñara dakartza, bisitari guztiei tresna horiek historian zehar izandako bilakaera ezagutzeko aukera emanik, horiei esker uraren ondoren munduan gehien kontsumitutako edaria prestatzeko ahalbidetzen duenak.
Kepa, txikitatik bere aitarekin batera, Bilbo inguruko bildumen, arrastoen eta azoka txikietara, joaten zen bildumazale amorratua baitzen. Aita txanpo, zigilu eta gauza bitxien bila zihoala, Kepari arreta deitzen ziona,  “traste zaharrak“ ziren. Kafe-makinekin egiten duen erakarpena etxean zegoen kafe-joko zahar batetik datorkio, oroitzapen hunkigarriak dakarzkiolako .
Bere gurasoak hil ondoren, Kepak merkatuak bisitatzen jarraitzen du, kafemakina bat ikusten zuen bakoitzean erosten zuen, guztiak politak baitziren. Gertukoetatik hasita, geroago Iparraldera pasatzen da, Madril eta Bartzelonako arrastoetara baita Alemania, Frantzia eta Europako beste herrialde batzuetakomerkatuetara hurbiltzen da ere. Guar egun kafe-makinak erosten jarraitzen du, baina askoz ere modu selektiboagoan.
Hau dela eta, pixkanaka pixkanaka, azken 20 urte hauetan Kepak, kontinente guztietako pieza adierazgarriekin eta tipología desberdinetako eredu esklusiboekin mundo osoko kafe-makina bilduma bikaina eskuratu du. Erakusketa honetan, Europako hainbat herrialdetatik (Alemania, Frantzia, Ingalaterra, Suitza, Errusia, Bielorrusia), Amerikarretatik (AEB, Mexiko, Venezuela, Kuba) Asiatik (Txina, India, Tailandia), Afrikarrak (Maroko….) eta hainbat kafe prestatzeko tresnak, 11 modu ezberdinetan: Samovar, Percolator, Capuchino, Napolitana, Filtro, Vacumm, Italiana etabar. Ale guztiek ezin hobeto funtzionatzen dute eta erakusketa multzo gisa, balio handia hartzen dute, baina Keparentzat ere badirela balio emozional propio duten pieza bereziak, hala nola 1950eko Isabelina kafe-makina bat. Horrela, Kepa bildumagile amorratua bihurtzen da, bere afixaz izugarri gozatuz, bilduma erakusteko altruismo handiz, beti nahi izan du gainerakoek bere miresmenean parte har dezaten, bere historia, balio soziala eta funtzionamendua bisita gidatuen bidez jakin araztea, oso gustokoa dauka.
Hau dela eta, hamaika erakusketa egin ditu, bere lehenengo erakusketa, nostalgiaz, gogora ekartzen du, Hornillos de Cerraton (Palentzia), uda igarotzen duen herrixkan, erakusketen ibilbide atsegingarria hasteko balio izan zuena. Basauriko Kultur Etxean, “Expovacaciones eta Expoconsumo“ direlakoetan, BECen, Mungiako bildumagintza Azokan, Altsasun, Valladoliden, Iruñan etabar.
Orain, pandemiaren ondorengo lehen Erakusketa gisa, Urduña. Hiri honek berarentzat esanahi berezia dauka, honetan 2 urtez ikasten eman baitzituen, hori dela eta, harenganako eta urduñarrenganako ere maitasun berezia adierazten du. Zer esanik ez, bilduma hona ekartzeaz berarekiko suposatzen duen poztasuna.

Erakusketako hilabete hauetan zehar, Museoak bildumagilearen partehartzearekin, bisitarientzako, eskoletako taldeentzako eta abarrentzako bisita gidatuak egingo ditu, sare sozialen bidez iragarriko direnak.

Klikatu argazkiak handitzeko:

AURREKO ERAKUSKETAK

1923 – 2023 EHUN URTEKO FUTBOLEAN URDUÑAN

2023-2024 denboraldi honetan, futbolaren egutegi ofizialaz gain, Urduñan, ospakizun esanguratsu, historiko eta zirigarri bati ere hasiera emango diogu. 1923an Urduñako lehen futbol klubaren sorreraren mendeurrena dela eta, Museo de Orduña – Orduña Hiria Museoak, Urduñan 1923-2023 “EHUN URTE FUTBOLEAN URDUÑAN” izeneko erakusketa prestatu du, hainbeste urduñarri omentzeko asmoz, partehartzaile edo zale gisa beren historia eraiki baitute.

Erakusketa Museoko Antigoaleko Gauzen Aretoan ikusgai egongo da, 2023ko azaroaren 17an, ostirala, inauguratuko da. Hiru hilabetez, 2024ko otsailaren 18ra arte zabalik egongo da, Museoko ohiko ordutegietan.

Hiri honetan ohikoa den bezala, herritarrak buru-belarri murgildu dira duela hiru hilabete egin genuen deialdiari erantzunez, gaur egun eskura daukagun material guztia biltzeko, horri esker, futbol ibilbide horren guztiaren berreraikitze historiko eta emozionala gauzatu ahal izango dugu, nahiz eta arlo ofizialetan gorabehera eta asalduretatik kanpo egon ez den arren, bere jardunean, auzotarren artean, aisialdi, alaitasun eta elkarbizitzan une handiak ahalbidetu ditu, baita gizartearentzat oso zailak izan diren uneetan ere.

Argazkien dokumentazioaren eta gure nagusien transmisioaren bidez, lehen garai hartan futbolean nola aritzen ziren jakin ahal izango dugu: jantziak, jokalekuak, etabar. Hogeiko hamarkada zen eta, Jesuiten zelaietan, futbolean jolasten zen. Giro honetan, zaleek lehiaketa ofizialean parte hartu nahi zuten, “Club Deportivo Orduñes” delakoa eratzen da; beste 21 talderekin batera Bizkaiko Futbol Federazioan 1923-24 denboraldirako izena eman zuen. Lehen partidoak “Campo de la Cadena” zelako zelaian , Buen Suceso auzoan, jokatzen ziren.

Hala ere, badirudi abenturak ez zuela nahi adina ibilbidea izan, joan-etorrietako zailtasunek zaildu egiten baitzuten partiduak jolasteko, bai etxekoentzat baita bisitarientzat ere, horietako batzuek Urduñaraino etortzeari uko egitera iritsi ziren. Egoera horren ondorioz, Federazioaren Klubak 1928-29 denboraldian baja eman zuen.

Bigarren garai batean “Club Deportivo Orduñes” delakoa , errautsetatik berpizturik, Zuzendaritza Batzordearen zaleen eta Federazioaren babesarekin 1949-50 denboraldian, konpetiziora itzuli zen, “ Regimiento Garellano “ zelakoak “Eukarria”n utzitako futbol zelai berri batean. Gaur egun, emozioz beterik garai horren lekukoek eta zenbait jokalarik euren kontakizun eta bizipenak zehazten dizkigute. 1950-51 denboraldian izandako jardun loriatsuaren ondoren, hurrengo urteetan taldea gainbehera joan zen, desagertu zen arte.

1963ko irailaren 8an, partehartze ofizialetako intermitentziei amaiera eman zitzaien, gaur egun arte irauten duen kluba” “Club Deportivo Orduña” delakoa, izenarekin eratu zen, “La Rondina“ futbol zelai berria inauguratu zen, 2004ra arte erabili zena. Harrezgero Klubaren jarduera “Arbieto” futbol zelai berrian gauzatzen da. Urte askoan, gaur egun arte, une atseginak eta ez hain atseginak izanda, igoera eta jaitsierekin, baina batez ere hirian egindako kirol jarduera nagusiari estaldura emanez, non haur, gazte eta helduek horretaz gozatzeko aukera izan dugun.

Beti kirol arlotik haratago doan jarduera, gure haur eta gazteen prestakuntza, hezkuntza eta aisialdirako lan garrantzitsua eginez (inklusio lana, trukaketak, lagunarteko txapelketak, bizikidetzak etabar).

Hori dela eta, Urduñako ikastetxeek urte askoan eskola mailan garatu duten futbol jarduera nabarmentzekoa da, baita koadrilla askok parte hartu duten udako txapelketetan ere.

Halaber, esan daiteke urduñar gehienok futbolarekin gustora sentitu garela, jokalari, zale, senide edo auzotar soil gisa.

Erakusketan dokumentazio eta ilustrazio biografikoaz gain, hainbat material aurkitu ditugu, pertsona zein kolektibo ugarik eman dizkigutenak, zeini beren laguntzagatik eskerrak eman behar zaizkien. Trofeoak, txartelak, jantziak, banderatxoak, aldizkariak, prentsa ebakinak etabar. Urduñan emakumezkoen futbolaren ibilbide osoa egingo da ere eta urduñatik haratago garrantzitsuak izan diren jokalariei gune berezi bat eskeiniko zaie.

Inaugurazio eta amaierako ekitaldiez gain, Museoaren asmoa da futbolaren inguruko solasaldiren bat antolatzea bizipenak, historia eta pasadizoak partekatzeko, bere jarraitzaile eta baldintzarik gabekoen arteko topaketa ahalbideratzeko.

Museora etortzea eta gozatzea besterik ez da geratzen. Klikatu argazkiak handitzeko:

“JOSTEKO MAKINA: BIZIBIDE DUINA”

Luis de Pedro Bilduma

2023ko urtarrilaren 27tik irailaren 24ra bitartean

Luis de Pedro eta bere emaztea M. Angeles Armero bildumazaleek, Gernikarrak adopzioz, bisitari guztiei jakinarazi nahi diete azken 150 urteetan josteko makinak familia askoren bizitzan izan duen bereziko garrantzia, bizirauteko eta garai zailetan aurrera egiteko laguntza eskeiniz.

Gernikan duten dendatik 400 makina baino gehiago ekarriko dizkigute, bai eta makina horiekin zerikusia duten eta benetako mirismena sortzen duten hainbat elementu ere. Izan ere, asmakizun burutsu eta garrantzitsu honen munduko bilduma onenetako baten aurrean egongo gara.

Bilduma honen kudeaketa ulertzeko, 1976. urtera jo behar da. Urte horretan, M. Angelesek, joskintza, ebaketa eta jantzigintza, brodatuak eta abar eskola emateko denda bat ireki zuen. Denda horretan josteko makina desberdinak ditu, Luisek bere funtzionamendua ezagutzen du eta konponketen zerbitzu teknikoaz eta jendeari saltzeaz arduratzen da. Geroago, sektore azoka batean, Luis liluraturik geratzen da pieza batzuk ikustean eta horietako bat erostea erabakitzen du. Horrela abentura ziragarri bat hasiko da, bildumazaletasunaren munduan murgiltzeko eta Euskal Herriko, Espainako eta Europako hainbat herrialdetako azokak bisitatzeko aukera emango dien afizio ausartak, gizartearen benetako altxor bihurtzen den “bitxi” hauek guztiak bereganatu arte.

Erakusketa honetan ibilbide eta bilakaera osoa konpara dezakegu, sorreratik gaur egunera arte, pieza zaharrenetik, 1852ko Bradburyde batetik, gaur egungo azken belaunaldiko elektronikaren baten bat ere. Pieza paregabeak daude, Junker&Puh zaldi lanabesak josteko, aparatu bitxiak, hala nola zapatak eta eskularruak josteko tresnak, saremakinak eta abar, “El tiempo entre costuras” delako errodajean erabiltzen diren makinak dira, 1917 Singer bat, edota Balenciaga josten ikasten duena bezalakoa, Disneyren serierako erabili dena.

Luisek sakonki ezagutzen ditu eta xehetasun guztiekin azaltzen ditu haien elementuak eta funtzionamendua, esan behar baita guztiek primeran funtzionatzen dutela. De Pedro-Armero josteko makinak erakusketa-zentro eta museo ezberdinetan erakutsi dira. Denetara hainbat ale adierazgarri eraman dituzte (Mungia, Gernika,Elgoibar, Artziniega, BEC, etabar); baina inoiz ez zuten “bilduma handi bat” aurkezteko aukerarik izan, Orduñak eskeintzen diena,beraz pieza gehienak ekarriko dituzte.

Singer (AB), Bradbury (Ingalaterra), Plaff (Alemania), Bernina (Suitza), Euskal Herriko Alfa (Eibar) eta Sigma (Elgoibar) eta Espainako beste toki batzuetako marka ospetsuak ere, erakusketa honetan biltzen dira: Refrey (Vigo), Escuder (Bartzelona) gainera nabarmen osatuko duten: altzari kutxak, garaiko publizitatea, infografía, prentsa artikulu eta abarretako batzuk ere ikusi ahal izango dira.

Duela gutxi,makina horietako batzuk Balenciagaren seriaren errodajean agertu dira. Luis oso harro dago hain proiektu esanguratsurako balio izan dutelako, aldi berean, haiek ez daudenean, bildumari emango zaion patuagatik kezkatuta daudela adierazi digu. Erakunde publiko edo pribaturen batek erakusketa iraunkorrerako hartzea gustatuko litzaieke, XIX. eta XX. mendeetako gizarte industrialak utzitako ondare paregabe gisa.

Museoak Orduñan jantzigile, joskile eta jostunek eta abarrek egiten duten jarduerari eskeinitako bilduma iraunkorreko areto bat dauka, hori dela eta, josteko makinen erakusketa honen inguruan hainbat jarduera antolatzeko asmoa du: hitzaldiak, bisita gidatuak, erakustaldiak eta abar.

Klikatu argazkiak handitzeko:

«AINTZINAKO IRRATI ETA MUSIKA- TRESNEN ERAKUSKETA”

Agustín Erkoreka Bilduma

(2022ko uztailaren 15etik 2023ko urtarrilaren 15era)

Irrati eta beste aintzinako musika-tresnen bilduma aparta Aintzinakoen Erakusketa Aretoan, uztailaren 15etik aurrera ikusgai.

Berrehun eta berrogehita hamar aparatu horiek eta gai horrekin lotutako beste motatako pieza batzuk bildu dituen bildumagilea, Agustin Erkoreka da, Pilar Arruza bere emaztearen lankidetza paregabearekin.

Agustinek elektronikaren munduan bere lan-jarduera garatu du, baina afizio honen eragilea Zenith markako irrati zahar bat martxan jartzeko saiakera izan zen, bere anaiak Canadatik bere jaiotetxera ekarri zuena. Honen ondoren beste batzuk etorri ziren, beti bere helburua izanik, aparatu guztiek behar bezala funtziona zezaten,gaur egun 300 aletara hurbiltzen den bilduma garrantzitsu hau gordetzen joan dira, oso harro sentituz.

Agustín eta Pilar Euskal Herriko, Espaina eta Frantziako hainbat herritan ibili dira merkatuetan, brokanteetan baita aintzinako azoketan ere, aintzinako aparatuak eskuratu ahal izateko, gero berak tresna horiek konpontzen eta funtzionatzen jarriz. Erretiroaren etorrerarekin, dedikazioa askoz ere handiagoa izan da, baina erosketak interneten bidez egin dira, bildumazale eta saltzaile atzerritarrekin harremanetan jarrita. Horrela bildumak herrialde askotako aleak ditu: Frantzia, Alemania, AEB, Ingalaterra, Holanda, Suedia, Japón….baita Espainakoak ere.

Bilduma hau Mungian bakarrik erakutsi da eta gure Aintzinakoen Erakusketa Aretoan, Orduña eta Euskal Herriko hegoaldean ezagutarazteko lekurik aproposena aurkitu du.

Lehen irrati komertziala 1910ean AEBetan patentatu zen, beraz,mende bete eskasean, asmakizun hau mundu guztian zehar fabrikatu da.

Agustín Erkorekak bere pieza guztiak gogotsu aurkezten ditu: Zenith, Philips,Telefunken, Atwater Kent, General Electric, Loewe…; Irrati mota desberdinetakoak: galenazkoak, balbulakoak, transistoreak; estilo desberdinetakoak: mahai gainekoak, kaperazkoak, bistako lanparakoak eta abar. Bilduma osatzen duten beste aparatu batzuk ere badaude, hala nola, gramofonoak, musika-kaxak, bozgorailuak……

Klikatu argazkiak handitzeko:

MUNDUKO ANTZINAKO LISABURDINAK

Carlos Uzkiano bilduma

(2021/12/17tik 2022/06/26ra)

Carlos Uzkiano bildumagile pribatuak bost kontinenteetako 25 herrialdetako 1.000 lisaburdina baino gehiago bildu ditu urteen joan-etorrian. Europako bilduma handienetakoa da, eta zenbait garairen zein sozietateren erakusgarri da, gizartean hain egunerokoa etagarrantzitsua den jarduera horren, lisaketaren bidez eta arroparekin duen lotura historikoaren bidez.
Carlosek 300 lisaburdina bereizgarri hautatu ditu erakusketarako, eta modu kronologikoan jarri dira erakusgai, hau da, kultura egiptoar, greziar edo txinatarretik hasita, Erdi Aroko Europara, Aro Modernora eta gaur egungo teknologia aurreratuetara iritsi arte.
Erreminta horiek Euskal Herrian erabili eta fabrikatu egiten direla ahaztu gabe.
Klikatu argazkiak handitzeko:

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Verified by MonsterInsights